Elantzen

Elantzen

Elantzen.eus euskara lantzeko webgune bat da, 2016an abian jarri dena. Webgune honek Iparraldean dagoen euskara ikasteko baliabide gabeziaren hutsunea betetzea du xede. Iparraldeko eskasia hori, arlo digitalean bereziki, are nabarmenagoa da gaur egun, non gero eta jende gehiagok, gazte zein heldu, euskara ikasteari ekiten baitio. Webgune honetan, internautak euskara lantzeko askotariko ariketak ditu eskura. Hizkuntzak ikasteko orduan, paperezko baliabide klasikoekin alderatuta, digitalek anitz abantaila dituztelakoan gaude. Besteak beste, honako hauek: • Ikus-entzunezko edukiak aiseago txertatzen dira euskarri digitaletan liburuetan baino, eta merkeago suertatzen da. • Baliabide digitalak errazki partekatu, aldatu, eta egokitu ahal izaten dira. • Interaktibitateak arindu egiten ditu ikasteko ahaleginak. • Horrelako euskarriek ikusmolde pedagogiko aktiboak bultzatzen dituzte; esate baterako, “alderantzizko klasea” (ikasleak gaiak etxean landu ditzake, eta hurrengo egunean, klasean, irakasleekin zailtasunak jorratu).

Webgunea:  Elantzen.eus

Skills

Posted on

December 27, 2016

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *